Errigoraren otzarak zozkatuko ditugu!

Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 12:01

Amaitzear dago urtero Errigora ekimenak Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko egiten duen kanpaina, eta ohi den legez, haien otzarak zozkatuko ditu HIRUKAk. Izan ere, horietako bat, ekologikoa (berdea), zozkatu dugu dagoeneko, Instagram bidez. Egunotan otzara beltza zozkatuko dugu, hau da, betikoa, eta abenduan berezia (zuria). "Egiten duguna" gara goiburua du Errigoraren aurtengo udagoieneko kanpainak.

Nafarroa Erdialdeko eta Erriberako euskalgintzari hauspoa ematea da Errigoraren helburua. Otzaren salmentagaz lortzen denaren laurden bat "behar-beharrezko ekarpena" egiten zaie Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastolei, Erriberako AEKri, Sortzenek eskola publikoan D ereduko lerroak zabaldu eta mantentzeko egindako lanari, eta Agerraldi egitasmo berriari.

Antzinako erromatarrek Ager vasconum deitu zioten Nafarroako hegoaldeari, eta hortxe kokatuko da Agerraldia proiektua. Urritik urrira euskararen esparruan egiten diren ekitaldiak babestuko ditu, euskalduntzearen, kulturaren, kirolaren, jendartearen eta hezkuntzaren eremuetan. Errigoraren webgunean ikus daiteke informazio zehatzagoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun