Doinua: Zorionak Lide, hamar urtetxo, ta Hodeik goiz bederatzi
Bizitza arina eta estresantea
eguna dugu gogorra
hobe bagina itsu ta mutu
"insensible" eta gorra
horrela soilik disfrutatzeko
aisialdiko altxorra
baina dirudi gainean dugula
kendu ezineko zorra
menderatzen gaituzten bi tresna
erlojua ta mugikorra.
Azken boladan kirol bat modan
jarri dela da nabari
marea, olatu, korronte, haize
ta hainbat konturi adi
Atxurra ta Ander Gorliz ta Ereagan
hortan daude ari ta ari
baina "Lurrera" ailegatu eta
galduta sari eta opari
lasaitasunean murgildu zaitez
ta egin so naturari.
Batzutan gaude noraezean
eta iparra galduta
energia ta indar guztia
ezin da horrela buka
arin ta ondo usoak hegan
Sotera ta Algorta aupa
euskarriak ta heltzeko tresnak
ezin daitezke ezkuta
itsasoan uso izateko
hartu atzeko txalupa.