Eurentzat beren-beregi sortutako erakundeen programak ezagutzen ote dituzten itaunduko diete gazteei, eta baiezkoan, horien gainean duten iritzia emateko ere eskatuko diete. Zehazki, eskualdean martxan ipinitako hainbat programa eta Aldundiaren Gaztedi Bizkaia aipatzen ditu galdetegiak. Beharrizanen gainean ere galdetzen dute, modu orokorragoan.
Jasotzen dutenei eskatu diete ahalik eta pertsona gehienengana helarazteko inkesta, sare sozialak eta bestelako bideak erabiliz.