Etxerat elkarteak ekainean jakinarazi zuenaren harira, handia da dispertsioak familia eta lagunengan eragiten dituen gastuak, batez ere garai zail hauetan. Elkartetik laguntza eta babesa eskaintzeaz harago, beharrizanak asetzeko konpromisoa ere hartu dutela adierazi dute.
Zentzu horretan, 2020ko Gabonak ez-ohikoak izango diren arren, otorduetan aipatu ardoa dastatzeko gonbita egin du Etxeratek. Euskal Herriko ekoizle ekologikoek egindako kalitatezko 6 ardo botilez osatutako kutxak depositoakbete.eus webgunearen bitartez egin ahal izango dira eskaerak.
Biba ardoak euskal mahasti ekologikoen kooperatiba da; Euskal Herriko mahastizainak eta ardogileak ordezkatzen ditu, eta banatzen dituen ardo guztiak bertakoak dira. Upategi txikiak dira, herri eta eskualdeetan sustraituak eta herriarekin konprometituak, kalitatea kantitateri lehenetsiz.
Ardo hauek nekazaritza ekologikoan ziurtatutako mahastietako frutarekin eginda daude, ingurua ez ezik, osasuna eta ardo hau kontsumitzen dutenarena ere, zaindu, babestu eta berreskuratzen dutela azaltzen dute, elikadura-burujabetza eta kontsumo eredu jasangarri baten alde eginez.