Bela, surf, skate nautikoa eta urpekaritza bezalako kirol-industrien enpresei zuzendutako webinnar honetan, hainbat jarduera eremu landuko dira: diseinua, teknologia, ekoizleak, salmentak, ekoizleak eta banaketak, batik bat.
Sopelako eta Getxoko Udalen, Beaz Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzaileei laguntzeko duen sozietatearen eta Mondragon Unibertsitatearen parte hartzeagaz egingo den ekitaldia 09:30etik 12:30era izango da.
Parte-hartzaileek, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua den Lore Iñurritegi Biainen eskutik, Interneten inbertitzen diren esfortzuak maximizatzeko gakoak ezagutuko dituzte, enpresen bezero harreman prozesuaren garapena eta jarraipena ere aztertuz.
Programak honako atalak izango ditu: itsasoa eta irristatze kirolen sektorea aukera bezala Interneten, sektorearen negozioen abiaraztea eta garapena, salmenten funnel-a eta nola bilakatu lead-ak bezeroetan eta marketin digitalaren teknikak.
Topaketan parte hartzeko interesa dutenek, aldez aurretik gmartinezdelahidalga@mondragon.edu helbidera idatzi beharko dute, parte-hartzaileen izen-abizenak, enpresaren izena, helbide elektronikoa eta telefonoa adieraziz.