COVID-19a pasa duen pertsona bat berriz infekta daiteke? Zenbat denbora irauten dute antigorputzek organismoan? Ez berrinfektatzeko adina defentsa sortzen al dituzte? Eta COVID-19a berriz hartuz gero, sintomak arinagoak izaten dira? Galdera horiei erantzuna emango die oraingoan Ana Galarraga dibulgatzaileak ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis saioan.
2020 abe 01 Uribe Kosta
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!