Abenduaren 15ean egingo dute Uribe Kostako Berbalagunen Berbodromoa, online

Erredakzioa 2020ko abe. 11a, 15:09

Aurten, denon gogoan dauden arrazoiengatik, Uribe Kostako Mankomunitateko berbalagunek urteari agur esateko egin ohi duten berbodromoa ez da buruz buruzkoa izango. Horren ordez, birtualki elkartuko dira parte hartzen dutenak, Jitsi Meet plataforma erabiliz. Hitzordua, datorren martitzenean, abenduak 15.

Ekimena 18:30ean hasiko da. Parte-hartzaileak talde txikietan elkartuko dira, Jitsi Meet apliakzioak eskaintzen dituen gelak baliatuta, eta askotariko gaiez berba egin eta elkar ezagutu ostean, talde denak gela orokor batean batuko dira.

Lotura honetan eman daiteke parte hartzeko izena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun