Pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, merkatariak ez ezik, euskara ere kaltetua izan dela ohartarazi du Uribe Kostako Mankomunitatearen euskara zerbitzuak. Hori dela eta, Erosi Euskaraz Astea kanpaina aurkeztu dute egoera honi buelta emateko asmoagaz
Hurrengo astean, egitasmoaren kartela eta biniloa dituzten merkataritza establezimenduetan sartzeagatik eta euskaraz eskatzeagatik, kanpainan parte hartzen duten tokietan gastatzeko 20 bonu zozketatuko dituzte. Helburua hurbilen, konfiantzazko eta herriko dendei babesa eskaintzea da, eta, era berean, gurea den hizkuntzaren erabilera handituko dugu, hurbila eta herrikoa delako.