Uribekostarren ekarpenari esker egin du bidea HIRUKAk, eta halaxe egingo du hemendik aurrera ere. Egin zaitez HIRUKAlagun eta beheko produktuen zozketan parte hartu ahal izango duzu; eta daborduko baldin bazara, lerro hauen beheko argibideei jarraitu besterik ez daukazu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!