Hilabete biko greba mugagabe baten ondoren, zuzendaritzagaz akordioa sinatu dute Enviser-Ecovidrio enpresako Bizkaiko langileek. Denbora tarte horretan, beharginek "baldintza duinak" jasotzeko lan-hitzarmena eskatzen zuten, baita espainiar Estatuko hitzarmena alde batera uztea ere, "816 euroko soldata eta nahierako jardunaldiak" alboratzeko.
Hala, negoziazioen ondorioz lortutako akordio nagusiak hauexek dira: hiru urteko indarraldia izango duen hitzarmena, subrogazioa, lanaldien kontsolidazioa % 100ean 90 egunetan eta Gipuzkoako soldatekiko parekatzea 2 eta 3 urtetan.