…eta garagardo berria elkarlanean!

"Black is Beltza"ren bigarren zatia…

Publierreportajea 2021ko urt. 5a, 09:46

Duela urte bi bezala, Black is Beltza filmaren estreinaldia zela eta, Boga garagardo kooperatibak "Black is Beltza 2 - Ainhoa" berria kaleratuko du proiektuaren martxan-jartzea ospatzeko asmoz.

Hastapeneko elkarlana "arrazakeriaren aurkako aldarrikapen zaporetsu" gisa aurkeztu zen, eta, oraingoan, gainera, Ainhoa filmaren protagonistaren irudi bategaz apainduta dator.

Garagardo beltza da, indartsua; postre gozo edo pastelakaz primeran ezkontzen dena. Pastry Stout estilokoa, hurra, haba tonka zein Basque moonshiner vodkagaz ekoiztutakoa.

Aste-akabu honetan bertan egongo da salgai Boga garagardo kooperatibaren online dendan, eta, datorren astetik aurrera, Euskal Herriko, Kataluniako edo Madrilgo taberna zein jatetxeetan ere ikusi ahal izango da. Zeren zain zaude berau probatzeko?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun