Zapatuan, hilaren 2an, Gorizko itsasargira doan Astondoko bidea itxi behar izan zuen Ertzaintzak behin-behinean, bertan jazo den lur-jausi baten ondorioz. Aste-akabuan ere Barrika eta Plentzia arteko Ardantza inguruko errepidean ibilgailuen joan-etorria zuzentzeko semaforoa jarri behar izan dute luizi baten ondorioz.
Eta Barrika eta Plentziaren arteko errepidean, Ardantzan, semaforo bat ipini dute, lurjauzi batengatik pic.twitter.com/bSTxrzrA04
— David Crestelo (@krextelius) January 4, 2021
Azkenik, Armintzako portuaren ondoko mendi-magala behera etorri da; inguruko auzokideek gau eta egunez entzun ahal izan dituzte egunotan lur-jausiak eragindako zarata bortitzak. Lekukoek diotenez, oraindino lur eta harri zatiak erortzen ari dira inguru horretan.