Beheranzko joera aspaldi atzean utzi genuen arren, egunez eguneko eskalada geldoa zirudiena bizkortu egin da: COVID-19az kutsatutakoen kopuruak gogor egin du gora azken orduetan Uribe Kostan; 67 kasuren berri eman dute gaur, gehienak Getxokoak (49). Hala, eskualdeko intzidentzia-tasa 212,2ra gora egin eta Getxo udalerria eremu laranjan sartu da gaur. Joan den azaroaren 27tik ez dira horrenbeste positibo atzeman Uribe Kostan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!