Askatasunaren ideiak batu gura ditu aurten "Eman minutu bat" lehiaketak

Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 10:11
Lehiaketaren garaikurra.

"Eman minutu bat" ikus-entzunezkoen lanen nazioarteko lehiaketaren XI. edizioaren gaia "Askatasuna" izango da, Unesco Etxeak antolatuta, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko aurkeztu ahal izango ditu, edozein hizkuntzatan, eta honako formatuak erabilita: mov, avi, flv, mpeg edo mp4. Izena emateko eta lanak bidaltzeko epea datorren urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1., 2. eta 3. artikuluak betetzeari eta urratzeari buruz kontzientziatuko da lehiaketa. Horregatik, askatasun eta berdintasunerako eskubide unibertsala defendatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira, "pertsona guztiok izan behar dugulako osoki aintzat hartuak eta errespetatuak gizartean, inolako bereizketarik egin gabe arraza, genero, jatorri, adin, gizarte-klase edo sexu-orientazioagatik".

Lehiaketaren baldintzak hemen topa daitezke: www.dame1minutode.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun