Aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa sortu du Uribe Kostako euskara irakasle batek

Iker Rincon Moreno 2021ko urt. 26a, 09:51

Adizkinator izeneko doako aplikazioa sortu du Uribe Kostako AEKko euskara irakasle batek. Tresna horrek eskaintzen ditu Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak, baita hikako forma alokutiboak ere. Hala, erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkarrean app hori erabilita.

Adizkinator doako aplikazioa da, euskaldunei eta euskalduntze-prozesuan daudenei zuzendutakoa. Uribe Kostako AEKko euskara irakasle batek sortu zuen iaz hori, ikasleen beharrei erantzuteko; baina, azkenean, aurten, 2021ean, argitaratu da. Sortzaileak azaldu duenez, horren helburua da bilatu gura den aditzaren forma "berehalakotasun handiz" lortzea. Horretarako, adizki den-denak (hikako alokutiboak eta trinkoak barne) bildu ditu tresna horretan, eta bilaketa bidea erraztu da terminologia egokituta.

Aplikazio berritzaile hori ezagutzera emateko, bideo bat kaleratu dute. Horretan, fikziozko istorio bat mahai-gaineratu dute: Joxean hiztun gaixoaren bizimodua, aditzik gabe bizitzea zein gogorra den erakusten duena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun