Joan den martxoaren 13an COVID-19ak jotakoen jarraipena egiten hasi zenetik gaur egunera arte atzemandako kutsatu-kopururik handiena utzi dute gaurko datuek: 152 kasu. Erdia, Getxokoak (74) dira. ZIUn dauden gaixoen eta, orokorrean, ospitaleratutakoen zenbatekoek ere gora egin dute nabarmen azkenengo orduetan. Momentuz, ez da eskualdeko udalerri gehiago eremu gorrian sartu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!