Azkenengo orduetan COVID-19ak jotako 5 kasu gehiago atzemanda, Gorliz eremu gorrian sartu da. Izan ere, azkenengo 14 egunetan 505,4ko intzidentzia metatua du udalerriak gaur. Hala, Uribe Kostan oraindino "gune larrira" sartu ez den udalerri bakarra da Berango, 440,4ko intzidentzia-tasa duena. Koronabirusagaz kutsatutakoen kopuru orokorra behera doa apurka-apurka, baina zenbatekoa altua izaten ari da oraindino ere. EAEko egoera asistentzialari dagokionez, datuak kezkagarriak dira: 155 pertsona daude ZIUn eta 98 pertsona berri ospitaleratu dira; denera, 591 gizon-emakume daude ospitaleratuta Osakidetzan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!