Euskalkiak vs. Euskara batua

Itxaso Paia Ruiz 2021ko ots. 19a, 09:00
Iñigo Martinez futbol jokalaria. ©Athletic Club

Hiru urte igaro berri dira sare sozialak futbol zelai bilakatu zirela Iñigo Martinezen idatzizko golaren eraginez. Bere herrian erositako botak erabili zituen gola markatzeko, eta, horrek, hirietako kirol gune komertzialei min handia ekarri die, antza. Euskara batua zelaiaren ertz batean eta, euskalkiak, parean. Zaleak inguruan txistuka, txaloka, kantuan zein oihuka, betiko eran. Partidaren amaieran markadoreak huts eta huts, eta Twiterrek putz eta putz.

Iñigo Martinezi «Analfabetoa euskaraz» deitu zioten arte ez nuen jakin euskal kirol taldeetan jokatzeko  euskarazko titulaziorik eskatzen zitzaienik jokalariei. «Kaixo Iñigo, hurrengo denboraldirako zurekin kontatu nahiko genuke, hori bai, EGAren kopia bidali diezagukezu?». Agian erreferenduma antolatu beharko genuke Euskal Herrian: nola mintzatu behar dira gure kirolariak? «Halako mezu baterako erregistro formala (batua) lagunartekoa baino egokiagoa da» diotenak, nor dira ba erabaki ahal izateko norbanako batek zein hizkuntzatan eta nola azaldu behar dituen bere adierazpenak bere sare sozial propioan? Behin euskal kirolari batek euskara erabili eta DANBA! Hitzaren kirola bertsolaritza zela uste nuen nik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun