Aurtengo deialdia erakusketaren 24. ekitaldiari dagokio, eta, horretan, kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzakaz bat etorrita.
Bost udalerrietako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.
Bosteko 1998an sortu zen, eta, ordutik hona, 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma interesgarria da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.
Deialdiaren oinarriak
Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:
- ARRIGORRIAGA: agaraizabal@arrigorriaga.eus
- AMOREBIETA-ETXANO: marriaga@amorebieta.eus
- BASAURI: hmozo@basauri.eus
- GETXO: lmartin@getxo.eus
- LEIOA: agarcia@leioa.net