Eskumaldeko LAB sindikatuak deitoratu duenez, gaur egungo gizarte-zerbitzuen sistemaren erantzukizuna publikoa den arren, zerbitzu gehienak pribatizatuta edo azpikontratatuta daude, eta, ondorioz, "enpresen onura ekonomikoak onura asistentzialei gailentzen zaizkie, kasu askotan zerbitzu eskasak eskainiz, zaintza duina ezin bermatuz eta, are gutxiago, egoerei egokitutako zerbitzu bat emanez".
Gaur egun gizarte-zerbitzuek bizi duten egoerak ere beharginen lan baldintzetan eragiten duela salatu du sindikatuak: "Txanda amaigabeak, soldata lotsagarriak, langileen osasuna larriki kaltetzen duen lan-erritmoa, lan-karga eta zerbitzuen kalitate eskasa langile-faltagatik".
Hori guztia dela eta, biharko, martxoaren 4ko, greba inflexio-puntu bat gehiago izan duela azpimarratu du sindikatuak, zaintza-funtzioa aitortzeko borroka kolektiboan eta kalitatezko zaintzak jasotzeko eskubidean, besteak beste. Horretarako, aldarrikatu dute zuzeneko kudeaketarako sistema publiko unibertsala, doakoa eta komunitarioa izango dena, kalitatezko zerbitzuaren eta emandako funtzioari egokitutako lan-baldintzen bermatzaile gisa eta prekarietate-faktorerik gabekoa.