Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak Ekogune ikastaroak prestatu du hurrengo hilabeteotarako:
- Nola egin gazta fresko.
- Gazteentzako sukaldaritza tailerra (16-18 urte) EUSKARAZ.
- Umeentzako sukaldaritza tailerrak (8-12 URTE) EUSKARAZ.
- Gazteentzako sukaldaritza tailerra (12-16 URTE) EUSKARAZ.
- Nola egin artisau ogia eta briochea ore ama erabiliz.
- Zerealak ezagutuz; hazitik eta ehotzetik hasi eta sukaldeko aukeretaraino.
- Sasoiko barazkiekin bueltaka. Udaberriko sukaldaritza. Zerealak gure soroetan eta gure plateretan. Pasta tailerra.
- Nola egin barazki kontserbak: bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuekin.
- Nola egin etxeko jogurta.
- Hemen ez dugu ezer ere botatzen, probetxu osoa atera jakiei!
Ikastarootako baten batean parte hartu gura dutenek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera. Onartuen zerrenda martxoaren 30ean argitaratuko da.
Informazio gehiago eta izen-emate orria: hemen.