Urteko marea bizi indartsuenetako bat aprobetxatuta, Plentziako itsasadarrean plastiko-deposituek gehien kaltetutako guneetako asko agerian geratuko direla ohartarazi du Goazen Up elkarteak. Hala, garbiketa-ekimena antolatu dute zapatu honetarako, hilaren 27rako: "oinez sartu ahal izango gara bertara, sup eta kayakekin, garbitu ahal izateko".
Hitzordua goizeko 10:00etan jarri dute, Barrikako San Telmo auzoko 18 zenbakian. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute goazenup@gmail.com helbide elektronikoan.