Koronabirusaren datuak

Uribe Kostako intzidentzia-tasa metatua egonkortu egin da azken orduetan

Aurreko eguneko datuen arabera, COVID-19aren intzidentzia-tasa metatuak gora egin zuen eskualdean (149tik 165era), baina azken buletin epidemiologikoaren arabera, igoera hori egonkortu egin da, eta, gaur, 167koa da. Bestalde, 10 kasu positibo atzeman dituzte eskualdean, bezperan baino lau gutxiago.

Osasun zentroetako okupazioari dagokionez, Osakidetzaren datuen arabera, azken orduetan 24 pertsona ospitaleratu dituzte, bezperan baino 16 gutxiago. Hala ere, guztira, 153 pertsona daude ospitalizatuta, aurreko egunean baino 13 gutxiago, eta ZIUetan ere bi pertsona gutxiago daude une honetan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun