Getxo perimetralki itxiko da bihartik aurrera

Aste-akabuan metatutako intzidentzia-tasa dela eta, Getxo perimetralki itxi beharko da bihartik, martitzenetik, aurrera. Izan ere, hiru egunean 73 positibo atzeman dira udalerrian, eta 411,93ko tasa metatu. Plentzia ere eremu gorrian sartu da, baina, 5.000 biztanletik beherako udalerria denez gero, ez da murrizketarik aurreikusten kasu horretarako.

Getxo perimetralki ixteaz gainera, udalerriko ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuko da, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Bestalde, kirol arloan, ezin izango dira 4 pertsona baino gehiago elkartu leku itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egon beharko dira, igerilekuetan izan ezik, horietan % 35eko edukiera onartuko da, baina dutxak bakarka erabili beharko dira.

Udalerria itxita egongo den arren, ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire zabaleko kirola egitera.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun