Aste-akabu osoan, hiru egunean, zazpi positibo atzeman bazituzten ere, atzo, astelehenean, bederatzi izan ziren hautemandako kasuak. Hala ere, azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa metatuak behera egiten segitzen du, eta eremu berdean segitzen du Uribe Kostak, ia eskualdeko udalerri guztiak bezalaxe. Hobekuntza nabaria da hemen, baita EAE osoan ere. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako LABI batzordeak osasun larrialdiari amaiera eman eta orain arteko murrizketa gehienak bertan behera utziko dituela iragarriko du gaur.