Astez aste, martitzenero argitaratutako Koronabirusaren gakoak saioa apirilaren 20an itzuliko da; hartara, ez da saio berririk egongo apirilaren 6an eta 13an.
Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1.000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago. Horren inguruan hitz egin digu oraingoan Elhuyarreko aditu Ana Galarragak ETBk eta Elhuyarrek ekoiztutako Teknopolis programan.
Astez aste, martitzenero argitaratutako Koronabirusaren gakoak saioa apirilaren 20an itzuliko da; hartara, ez da saio berririk egongo apirilaren 6an eta 13an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!