Waterpoloko Euskal Selekzioak laugarren eta bosgarren postuak lortu ditu Espainiako Txapelketan

Erredakzioa 2021ko api. 1a, 10:12

Egunotako lehiaketak utzitako irudietako bat. © SONIA GALINDO

Waterpoloko Euskadiko selekzioak laugarren –mutilen kategorian– eta bosgarren –nesken kategorian– postuak lortu ditu egunotan Madrilen jokatu den Haurrentzako Espainiako Waterpolo Lehiaketan. Txapelketa martxoaren 29tik 30era bitartean izan da, Madrilgo M-86 Zentroan. Claret Askartzako waterpolo taldeko hainbat jokalarik parte hartu dute lehia horretan, nesken eta mutilen kategorian.

Emaitzak:

Neskak (5. Postua)

  • Andaluzia -  Euskadi (11-10)
  • Euskadi -  Kanariak (11-1)
  • Catalunya -  Euskadi (12-4)
Bigarrenak taldean.
  • Euskadi -  Aragoi (4-3)

Mutilak (4. Postua)

  • Euskadi -  Aragoi (9-8)
  • Euskadi -  Madril (4-14)

Bigarrenak taldean.

  • Finalaurrekoak: Euskadi - Catalunya (5-11)
  • 3-4 postua. Euskadi -  Madril (4-14)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun