Euskal Herria Batera dinamikak "Euskal Herri burujabea" aldarrikatuko du domekan, hilaren 4ean, Aberri Egunean. Kontuak horrela, herriko plazetan elkartu eta Gernikako arbola, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak abestera gonbidatu dituzte herritarrak. Tartean, eskualdean Erandion, Areeta-Romon, Sopelan jarri dituzte hitzorduak 12:30ean; ordu erdi beranduago Algortakoak batuko dira. EAJk, aldiz, Bilboko Euskaldunan ospatuko du eguna, baita ekitaldia sare sozialen bidez zabaldu ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!