Zapatuan, apirilaren 10ean, Plentziako itsasadarrean ospatu zen Bizkaiko Piragua Txapelketa, urtebetez lehiaketak etenda egon ondoren. Barrika Piragua Taldea gailendu zen taldekako sailkapenean, besteak beste. Horregaz batera, Getxo Kayak eta Plentzia Piraguismo Taldeak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.