Berbaldi-zikloa Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak iazko irailean adostutako lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da. Akordio horren bitartez, gizarteratze-, boluntariotza- eta prestakuntza-programak garatzeko ardura hartu zuten eta apirileko hitzaldi-programak konpromiso horri erantzuten dio.
Guztira, hiru saio egingo dira, eta Uribe Kostako udalerrietan erroldatuta dauden adineko pertsonei zuzenduta egongo dira. Doako jarduerak dira, eta Uribe Kostako Gurutze Gorriaren bulegoan emango dira (Landabe kalea, 14, Sopela), aurrez aurre, segurtasun-neurri guztiak hartuta:
- Apirilak 20, martitzena: “Teknologia berriak” 17:00etatik 18:00etara
- Apirilak 22, eguena: “Ingurumena”, 17:00etatik 18:00etara
- Apirilak 27, martitzena: “Elikadura osasungarria”, 11:00etatik 12:00etara