Gazteentzat Getxon bizitzea ia ezinezkoa da: Udalak indarrean jarri zituen gazteentzako alokairurako laguntzak izoztuta daude, ez da ezer egin etxe hutsak merkaturatzeko, eta alokairurako parke publikoa sortzea ez dago udal-agintarien proiektuen artean. Zoruak espekulazio-merkantzia izaten jarraitzen du, eta ez dugu ezer ikasi COVID-19ak gure bizitza hankaz gora jarri eta balioen berrikuspena ekarri arren.
Badakigu etxea ez izateak asko zailtzen duela bizitza independentea izatea. Ez naiz jabetzaz ari, bizileku deitu daitekeen toki duin batez baizik; lan prekario eta «mileuristen» soldatekin hori lortzea ezinezkoa baita.
Amaitzeko, semeak Getxon bizitzea nahiko nukeela esan behar dut. Hala ere, bertan lan egin eta sozializatu arren, ondoko herrira joan behar izan dira bizitzera. Eta pandemiaren arauengatik bakarrik ikus ditzaket lantokian edo kalean. Etxebizitza eskubide subjektibo moduan babestu beharrean, espekulazio-ondarea izaten jarraitzea ahalbidetzen duten politikak dira horren erredunak.