Umeen eta familien ongizatea hobetzen jarraitzeko helburuagaz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Hezkuntza Artekaritzak (GHAZ) eta Adikzioen Prebentzio eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak 2023eko Guraso Eskola ekimena abiarazi du, beste urte batez.
Sesioak online eskainiko dira, 17:30etik aurrera, eta hezkuntza zikloen arabera egongo dira banatuta. Horiek guztiak ezberdinak izango dira, horregatik, ziklo ezberdinetan apuntatzeko aukera egongo da. Bertaratzeko baldintza bakarra izango da antolatuko diren zikloetako bitara joatea.
Eskaintzari dagokionez, maiatzaren 5 eta 14an egingo den hitzaldian Arauen balio hezitzaileari buruz berba egingo dute, Haur Hezkuntzako zikloari zuzenduta. 3an eta 10ean, aldiz, Pantailen erabilpen osasuntsua izango da mintzagaia; Lehen Hezkuntzara bideratuta. Tailerrakaz bukatzeko, maiatzaren 19an eta 24an Zelan kudeatzen dira emozioak? Amorrua, frustrazioa, tristura zikloa egingo dute, DBHn dauden umeen inguruan.
Parte hartu gura dutenek apirilaren 28ra arte izango dute epea, lotura honetan izena emateko.