Domekan eta astelehenean zeharkatuko du Kutxa Birak Uribe Kosta

Iker Rincon Moreno 2021ko api. 30a, 14:44

Apirilaren 8an ekin zion Kutxa Birak buelta emateari Euskal Herrian barrena. © ZUZEU

Domeka eta astelehen bitartean igaroko du, Bizi Gira... Kutxa Bira lemapean, Kutxa Bira ekimenak eskualdea. Zehazki, maiatzaren 2an Getxo eta Sopela bisitatuko ditu, hurrengo egunean, maiatzaren 3an, Barrika eta Plentzia zeharkatzeko.

Iparra Hegoa elkarteak antolatutako ekimena da Kutxa Bira. Horren helburua da euskara, herri-nortasuna eta euskal kultura bultzatzen duten Korrika, Durangoko Azoka eta ikastolen jaialdiak bezalako ekimenak bertan behera geratzeak suposatu duen galera ekonomikoak baino, galera sentimentalari aurre egitea, eta, era berean, euskal komunitatea aktibatu eta elkartzeko aukera ematea.

Zeregin horretarako, kutxa bat izango da ekimeneko protagonista, herriz herri mugituko dena. Horretan, udalerri bakoitzak bere aldarrikapen, amets zein helburuak sartuko ditu hura hurrengo herriari pasa aurretik. Ideia da Euskal Herriari buelta ematea, eta, aste-akabu honetan igaroko da Uribe Kostatik, Getxotik eta Sopelatik maiatzaren 2an, eta Barrikatik eta Plentziatik maiatzaren 3an.

Kartel orokorra:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun