Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak apirilean abiarazitako adinekoentzako doako ikastaroen arrakasta ikusita, beste lau ikastaro berri jarri dituzte martxan maiatzerako.
Beste behin, Uribe Kostako udalerrietan erroldatuta dauden adineko pertsonei zuzendutako doako jarduerak izango dira, eta Gurutze Gorriaren bulegoan emango dira (Landabe kalea, 14, Sopela), aurrez aurre eta segurtasun-neurri guztiak hartuta.
Hauek dira, hain zuzen ere, maiatzerako antolatu dituzten jarduerak:
- Martitzen guztietan: Dantza (11:30 - 12:30)
- Eguazten guztietan: Gimnasia funtzionala (11:00 - 12:00)
- Eguen guztietan: Estimulazio kognitiboa (11:00 - 12:00)
- Bariku guztietan: Yoga (11:00 - 12:00)
Aurrekoan bezala, plazak mugatuak izango dira (gehienez ere 10 pertsona); beraz, parte hartu gura dutenek Uribe Kostako Gurutze Gorrian bertan edo 946 569 497 / 663 384 379 telefonoetara deituz eman beharko dute izena. Eskaeren arabera, zerbitzu horiek ematen jarraitzeko aukera baloratuko da.
Ekimena, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak iazko irailean adostutako lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da, zeinaren bitartez gizarteratze-, boluntariotza- eta prestakuntza-programak garatzeko ardura hartu zuten.