Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea bizikleta-bideen plana ari da prestatzen zazpi udalerrietako (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, eta Urduliz) ibilbide-sarea hobetzeko asmoagaz. Adierazi dute egitasmo horren helburu nagusia dela bizikletaren erabilera sustatzea, eta, horretarako, dagoen egitura hobetuko dutela, baita udalerri mugakideen arteko loturak diseinatu ere.
Iragarri dutenez, "plana modu egokian diseinatzeko herritarren partaidetza beharrezkoa da". Horregatik, herritarren proposamenak batzeko galdetegi bat prestatu dute herri bakoitzarentzako. Deialdia maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik, honako lotura hauetan: