Aste Berdea dela-eta, Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu

Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 09:00

Ekainaren lehen egunetan Aste Berdea ospatuko da Europa mailan; izan ere, hilaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Hori ospatzeko, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu ekainerako.

Urtero bezala, ekainaren hasieran Aste Berdea ospatzen da Europan, hilaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanik. Aste Berdearen helburua da herritarrak kontzientzia eta naturaren parte direla eta, beraz, errespetatu egin behar dutela gogoraratzea.

Testuinguru horretan, Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak ingurumenaren inguruko hainbat ekintza antolatu ditu ekainerako:

  • Galtza bakeroak birziklatzeko tailerra: albo batera utzitako arropa zaharrei beste erabilera bat ematen ikasteko egitasmoa; ekainak 2, 4, 7, 9, 11, 14, 16 eta 18.
  • Umeentzako oinarrizko joskintza ikastaroa: euskaraz izango den tailer honetan teknologia berriakaz zerikusirik ez duen beste aisialdi aukera batzuk eskainiko zaizkie umeei. Gaur egun, gero eta espezialista gehiagok uste du umeek jarduera akademikoez eta kirol jarduerez gain, ezaguera artistikoekin zerikusia duten jarduerak ere landu beharko lituzketela; ekainak 5, 12 eta 19.
  • Do it yourself: Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileek hondakinak berreskuratzen ikastea, eta ontzi horietan (fruta-kutxen oholak, latorriko latak, plastikozko ontziak edo kristalezko botilak) objektu erabilgarri edo apaingarri bihur daitezkeen elementuak ikusteko gai izatea. Horretarako, hainbat teknika landuko dira; Ekainak 1, 3, 8, 10, 15 eta17.

Beste alde batetik, ekainaren 3an, Mankomunitateko Jasangarritasun Batzordea egingo da eta horren ostean, Mankomunitateak Sopelan erabilgarri duen lokal berriaren inaugurazio ofiziala egingo du. Gune horretan garatuko dira arestian aipatutako tailerretako asko. Egun horretan ere, Eskola Agenda 21 programaren baitan, Udal Foro bat egingo da Plentzian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun