Euskadiko Borroka eta Sambo selekzioak sei domina irabazi ditu Espainiako Txapelketan

Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 09:54
Naiomi Matthews borrokalaria, zilarrezko dominagaz. © NAIOMI MATTHEWS

Riders Fight Club Getxoko Naiomi Matthews borrolakariak zilarrezko domina irabazi du Murtziako San Javierren jokatutako senior mailako Borroka eta Samboko Espainiako Txapelketan. Getxoztarra Euskadiko selekzioagaz lehiatu zen, beste hiru neska eta hamar mutilakaz batera. Taldeak, guztira, sei domina jaso zituen.

Euskadiko Borroka eta Sambo Federazioak San Javierren (Murtzia) jokatu zuen senior mailako Espainiako Txapelketan, lau neska eta hamar mutilakaz. Emakumezkoek oso lehiaketa ona lortu zuten; Getxoko Riders Fight Clubeko Naiomi Matthewsek zilarrezko domina lortu zuen, baita Barakaldoko Munoa klubeko Ainhoa Santamaríak eta Roufaida Hamidik ere; Gasteizko Aranaco klubeko Nerea Elorzak, aldiz, brontzezkoa.

Gizonezko ordezkariek ez zuten zorte onik izan bikoteetan, eta domina lortu zutenak izan ziren Munoa klubeko Aser Ebro –borroka handi batean finala galdu ondoren Grekoerromatar borrokan zilarra– eta Donostiako Calamua klubeko Jonathan García, Sambo Playan brontzezko domina eskuratu zuena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun