Adinekoentzako jarduerak antolatu ditu Gurutze Gorriak ekainerako

Erredakzioa 2021ko eka. 7a, 12:28

Askotariko tailer eta irteerak antolatu ditu Gurutze Gorriak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz batera. Jarduerok iazko irailean adostutako lankidetza-hitzarmenaren baitan kokatzen da, eta, horren bitartez, gizarteratze-, boluntariotza- eta prestakuntza-programak garatzeko ardura hartu zuten. Ekaineko ekintzok konpromiso horri erantzuten diote.

Programa, bost saioz osaturik dago, eta Uribe Kostako udalerrietan erroldatuta dauden adineko pertsonei zuzenduta dago. Doako jarduerak dira guztiak:  

  • Ekainak 11, barikua: "Martiderm" krema eta azala zaintzeko tailerra, 11:00etatik 12:00etara.
  • Eguaztenetan: Soinketa, 11:00etatik 12:00etara.
  • Eguenetan: Estimulazio kognitiboa, 11:00etatik 12:00etara.
  • Ekainak 18, barikua: Bingo jokoa, 11:00etatik 12:00etara.
  • Ekainak 27, domeka: Sopelako itsaslabarretara irteera, 10:30etik 12:30etara.

Parte hartu gura dutenek Uribe Kostako Gurutze Gorrian bertan edo 946 569 497 / 663 384 379 telefonoetara deituz eman beharko dute izena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun