Zapatuan, ekainaren 12an, goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Plentziako ontziola plazan. Hurrengo egunean, domekan, garbiketarako "egun handia" egingo dute Gorlizen. 11:00etatik hasita, Astondoko aparkalekuan batuko dira ekintzaileak eta, taldetan banatuta, kostaldea, pinudia, itsasargirako bideak eta Billanorako itsaslabarrak garbituko dituzte, Goazen Up elkarte antolatzaileak iragarri duenaren arabera. Talde horregaz batera, beste hainbat elkarte batu dira ekimenera.