Uribe Kostako neska* gazteek jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako

Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 10:08

Gaurtik, eguaztenetik, hasita, Uribe Kostako neska* gazteek jardunaldiak egingo dituzte eskualdean. Hala, hiru egunez, ekonomia feministaz, harreman ereduez eta prekarietateaz arituko dira.

Egitaraua:

Ekainak 16, eguaztena

  • 18:00etan, Ekonomia feministaren inguruko berbaldia, Marina Sagastizabalen eskutik, Algortako Abian kulturgunean.

Ekainak 17, eguena

  • 18:00etan, "Harremanak ere gudu zelai: nola aztertu eta berreraiki" tailerra, Larrabasterrako Iturgitxieta plazan.

Ekainak 18, barikua

  • 18:00etan, "Erasotzen gaituen prekarietatea suntsitu!" ekimena Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun