Talde-immunitatearen faktoreak

Iker Rincon Moreno 2021ko eka. 23a, 11:45

Txertatutako populazioaren % 70i buruz berba egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria.

Koronabirusaren gakoak bideo-pilula hauek ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programaren edukiak dira eta, zabalkunderako adostutako elkarlanaren ondorioz, HIRUKA.eus-era ekarritakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun