Iturriek azaldu dutenez, Aitor Cotano Cadizeko Puerto III espetxetik Palentziako Dueñasera eramango dute. Gertukoek gogoratu dutenez, Algortako presoak ezin izan zion agur esan aitari 2018ko udan, etxetik urrun espetxeratuta zegoelako.
Ibai Aginaga berangoztarra, aldiz, Sevilla II presondegitik Kantabriako El Duesora lekualdatuko dute. Horrek zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2017ko martxoan, duela lau urte baino gehiago.