Baina, ohiko ikasgaiez ganera, badago zer ikasi bizitzan, ikastetxean eta hortik kanpo. Horixe gogorarazoten deutset ikasleai, baten batenganako errespetu faltarik egitean edo alkarbizitza- arauak ez betetean. Askotan esaten deutset akaso testu-liburuetan ez dagozan irakaspenak garrantzitsuagoak dirala, eta eremu guztietan erabili beharrekoak.
Izan bere, bizitzeak eten barik egiten deuskuz hainbat proba, sarritan ez dogu denpora nahikorik izaten prestatzeko, eta beti ez da erraza aprobetea. Baina, ikastetxean lez, ikasturtea zelan hasten dan baino inportanteagoa izaten da kontua zelan akabaten dan. Halanda ze, bat- batean bizitzeak azterketa gatxen bat egiten badeusku, jarrereak izan behar dau zelan egin hobera edo aurrera; eta, laguntzarik behar izan ezkero, albokoai lotsa barik eskatzea.