Bizilagunak proiektua Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu elkartearen arteko lanaren fruitua da, pertsonen arteko, eta euskal kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen arteko zubiak eraikitzeko. Horren barruko Bizilagunak Mendira jarduera da.
Doako txangoa izango da, eta 09:15ean aterako da Areetako Santa Anatik. Aurretik izena eman behar da 622 433 085 edo 655 603 809 telefono zenbakietan zein getxobizilagunak@gmail.com helbidean.