Guztira, Bidaideak erakundeko 21 monitore espezializatu arduratuko dira programa dinamizatzeaz, 11:00etatik 19:00etara, uztaileko eta abuztuko egun guztietan. Horretarako, besteak beste, honako baliabide eta elementuak dituzte: 30 gurpil-aulki anfibio (horietatik 9 berariazkoak dira mendekotasun arineko indizeak dituzten pertsonentzat, 15 erdi mailako mendekotasuna dutenentzat eta beste 7 mendekotasun handia dutenentzat); hondarrean ibiltzeko bereziak diren 70 makulu pare; eta monitore-taldeari mugitzeko erraztasunak emateko 4 garabi hidrauliko, batez ere mugikortasun-arazo larriak dituzten erabiltzaileei laguntzeko. Laguntza-puntuek, gainera, hondartza bakoitzean arreta emateko behar den azpiegitura barne hartzen dute: egurrezko plataformak, karpak, aulkiak, mahaiak, bainugela egokituak eta aldagelak. Programa hori garraio egokituko zerbitzu berezi bategaz osatzen da.