Udaberriarekin Loreak

Gotzon Batikon Etxegarai 2021ko uzt. 29a, 09:34

Aspaldian, euskal herrietatik ibili barik, eta zer topatu dut gure bazterretatik? Loreak. Gure belaunaldia gogor dator hamarkada honetan. Artean, ekonomian, kiroletan, biologian edo medikuntzan. Etorkizunaz, hortaz ari ziren batzuk.

Artea begietan dugunontzat, esperantza hitzetan, ametsetan. Ziklo berria datorrela argi dago; zergatik ez aprobetxatu haize berri hau sormenerako? Horretan dabiltza batzuk; beste batzuk, kanpoan bide berriak irekitzen. Edo auskalo zeinek ireki dituen aurrena, baina norberarentzat berriak dira. Pausoak, arnasa, goizean goiz begiak ireki, eta eskertu. Hura delako oparia. Norberak nahi duena egitea. Aprobetxatu eskura ditugun baliabideak nahi duguna lortzeko. Apaltasuna, jende nagusiaren esperientziatik eta ume jaioberriaren osotasunetik elikatu. Galdetu, bilatu, eta gure burutik, harri huts hori atera. Badatorrela gure udaberria. Sinistu dezagun, gurea dela aztarna eta sormena. Zertarako etorri gara mundu honetara? Zorrak ordaintzeko, auzokideari aurpegira ez begiratzeko eta bakardadean itotzera? Ez motel, zerbait handia egitera etorri gara. Baina arnas dezagun barrura begira, ea zeinek jartzen dizkien oztopoak gure ametsei eta eraikitzen dituen barrote ikusezinak. Heldu da zure udaberria, gozatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun