EH Bilduk "irmoki" salatu ditu domekan eskualdean agertu diren pintaketa faxista, matxista eta euskarofoboak. "Indarkeria faxistak, homofoboak eta matxistak forma asko ditu, eta azkenaldian horietan guztietan ari da azaltzen. Determinazio handiz erantzungo diegu guztiei, ez baitugu onartuko gure kaleetan, gure herrialdean edo beste inon horrelakorik gertatzea", gaineratu du koalizio abertzaleak.
Pintaketak borratu dituzte horiek agertu eta gutxira, bideoan ikus daitekeenez, eta, horren harira, EH Bilduk adierazi du herri-mugimenduak berriro erakutsi duela "azkar eta eraginkortasunez" erantzuten duela pintaketak lehenbailehen ezabatuz.
"Ez dira pasatuko! Beste alde batera begira daiteke faxismoari entzungor eginez, edo begirada altxa daiteke eta horrelako ekintzak salatu. Guk argi daukagu. Gaur eta beti jarraituko dugu defendatzen, herrialde hau plurala, askotarikoa eta feminista izango dela", aldarrikatu du koalizioak.