Euskal presoen etxeratzearen aldeko bizikleta martxak Uribe Kosta zeharkatuko du barikuan

Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 18:52

Sarek bizikleta-itzulia antolatu du uztailaren 22, 23 eta 24rako, "Ibilian-ibilian etxerako bidean" udako kanpainaren baitan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-ematea zabalik dago.

Garesetik hasita, Donostiara arteko bizikleta-martxa egingo dute aste-akabuan. Bidean, Uribe Kosta zeharkatuko du Sarek antolatutako ibilaldia, uztailaren 23an hain zuzen ere.

Hori dela eta, eskualdeko Sarek bizikleta-martxan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Honakoa izango da egun horretako etapa:
  • Sopela - 9:00
  • Urduliz - 9:15
  • Plentzia - 9:30
  • Armintza - 10:00
  • Bakio - 11:30
  • Bermeo - 12:45
  • Mundaka - 13:00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun