Koronabirusaren datuak

Koronabirusak kutsatutako 102 kasu atzeman dira Uribe Kostan, bezperan baino 15 gutxiago

Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 13:05

Koronabirusak kutsatutakoen kopurua ehunetik gorakoa da bigarren egunez jarraian; atzo 102 kasu atzeman zituzten, bezperan baino 12 gutxiago. Oraingoan ere, zenbateko orokorraren erdia baino gehiago Getxokoak dira, 60 kasugaz. Hala, azkeneko 14 egunean metatutako intzidentzia tasari erreparatuz gero, eskualde osoa eremu gorrian da oraindino ere, baita udalerri guztiak ere, 635,12 kutsatugaz 100.000 biztanleko, bezperan baino ia 40 gehiago. Ospitaleratutako pertsonen kasuan, 188 gaixo daude erietxean, gela arruntetan, bezperan baino 15 gehiago. ZIUetan, aldiz, 45 pertsona daude kritiko, aurreko egunean baino bat gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun