Garbigune Mugikorraren helburua da birziklatzea errazagoa izatea uribekostarrentzat, horretarako aukerak hurbilaraziz. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gainera, udalerriaren barruan ere bertan egin ahal izatea.
Datak hurrengoak izango dira:
- BERANGO: abuztuaren 12tik 26ra. MOREAGA PARKEA
- SOPELA: abuztuaren 26tik irailaren 9ra. URGITXIETA PLAZA
- URDULIZ: iraialren 9tik 23ra. UDALETXEKO PLAZA
- BARRIKA: irailaren 23tik urriaren 7ra. UDALETXEKO BIDEA, MEDIKUAREN KONTSULTATEGIAREN AURREAN
- LEMOIZ: irailaren 23tik urriaren 7ra. ARMINTZEKALDE KALEA, 3
- PLENTZIA: urriaren 7tik 21era. ASTILLERON, KARGATZEKO ETA DESKARGATZEKO GUNEAN
- GORLIZ: urriaren 7tik 21era. ITSASBIDE KALEA, 19
Zeintzuk hondakin onartuko dira Garbigune Mugikorrean?
- Pintura eta disolbatzaileak
- Aerosolak
- Kutsatutako xurgatzaileak
- Tonerrak eta tintazko kartutxoak
- Erradiografiak
- Etxetresna txikiak
- Sukaldeko tresnak
- Etxeko olioa
- Sakelako telefonoak
- Kableak
- Etab.